Tradizioa eta txerri-harakin ona
Irura Urdaitegia duela 35 urte baino gehiago hasi ginen gure haragi-produktuak eskuz egiten (txistorra, euskal odolkia, mihia, tripakiak, eta abar). Gaur egun, gure produktu-sorta zabaltzen eta lerro eta formatu berriak garatzen jarraitzen dugu, betiere bezeroen beharra asetzeko.
Txorizoa
Irura Urdaitegiko benetako txorizoa; txerri-haragi gihartsua, piperrautsa, gatza eta baratxuriarekin egina eta txerri-heste naturalean galkatua.
Edozein plater laguntzeko edo mokadu gisa jateko ezin hobea. Dastatu ezazu txingarretan errea, egosia, edo frijitua, eta goza ezazu haren zapore bikainaz.
Hirugihar ondua / ketua
Hirugiharra txerriaren sabelean dagoen haragi-produktua da, sahiets-hezurren eta azalaren artean. Haragi gihartsuz eta koipez osatua, pieza aparta da, samurra eta urtsua ahora sartzean. Hirugihar ondua deritzo gazitu, ontzutu eta ondu ostean lortzen den produktuari.
Hirugihar ketua edo bakona, pieza bera da, era naturalean ketu eta egosi ondoren.
Pieza bera, prozesu desberdinak, zapore zoragarriak…
Tripakiak
Irura Urdaitegiko tripakiak errezeta tradizionalei jarraituz egiten dira. Hautatutako lehengaiak eta osagai naturalak abiapuntu hartuta, arreta eta dedikazio handiz prestatuak.
Bi formatu ditugu, zuriak edo geuk egindako tomate saltsadunak. Behar den denboran su motelean berotuz, produktu hori prest egongo da gozatzeko, prestatzeko beharrik gabe.
Gourmet produktuak
Artisau eran prestatutako gourmet haragi-produktuak formatu desberdinekin egiten ditugu, lehengai fresko eta kalitate gorenoak erabiliz. Gozatu ezazu kalitate goreneko gure txistorra, txorizo, hirugiar, saltxitxa freskoak, solomo edo saihets-ezurretaz, barbakoarako bereziki prestatutako pakete ezberdinetan.
Lata kontserbak
Txerrien, behien, hegaztien eta ehizarekin lotutako beste espezie batzuen haragi onenetatik eta hautatuenetatik eratorritako artisau-produktuak; hestebeteen eta pateen kontserbak.
Latako ontzi praktikoetan aurkezten ditugu, errezeta zaharrak eta tradiziozko lan ona uztartzeko bereziki egokituak… “amonaren etxean bezala”.